Barriola edo Bengoetxea VI, Oinatz edo Abel: bietako bat ikusiko dugu Esku Pilota Enpresen Ligak antolatutako eskuz binakako txapelketaren finalean. Barriolak Titin III izanen du lagun aurreko koadroetan eta Bengoetxeak Belokiren laguntza izanen du atzean. Hau idazterakoan ez dute oraindik finalerdiko partidarik jokatu, baina aldizkaria eskuetan hartzen duzuenerako jakinen da finalerdiko lehen partidaren irabazlea. Bi partida irabazi beharko ditu, ordea, finalean izan nahi duenak. Eta heldu den urtean, Oinatz eta Abel bikote eginez, zergatik ez?