Ia milioi terdi euroko obrak sartu ditu Udalak 2005-2008ko Azpiegitura Planean

Esteban AROTZENA 2007ko otsailaren 22a

Madalenako zubia berritzea eta handik Olaberrirainoko bidea konpontzea da lanik handiena

Udalaren proiektu guztiak Nafarroako Gobernuak onartzen baditu, 1.432.000 euroko aurrekontua duten obrak eginen dira herrian 2005-2008 Toki Azpiegitura Planaren barrenean. Handienaz aurrera hasiz, Madalenako zubiaren berritzea eta handik Olaberrirainoko bidea konpontzeak 580.000 aurrekontua du; hainbat kaleren pabimentazioa, Errekaundi pasealekuaren bukaeran plazatxo bat egitea eta Zubiaunditik Zibola bitarteko paseoa eraikitzeak 444.600 eurokoa; uraren depositu nagusira heldu diren iturrien kanalizazioa berritzea 198.250 euro; baserritako pistetarako 135.000 euro.

Kanposantua berritzeko, aldiz, 37.000 euro erabiliko dira, eta pabimentatuko liratekeen kaleetako argiteria 36.600 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun