Goizuetako mozorroen oharra:

Utzitako argazkiak 2007ko otsailaren 20a

Karnabal aurreko egunetan baserritarrei luzatu genien eskaerak erantzun paregabea jaso duela adierazi nahi genuke. Iaz baino zortzi baserri gehiago igaro ditugu aurten. Izoztuta zeuden hainbat harreman berriz berotzea lortu da, eta horrek ikaragarri pozten gaitu. Etxe aurrean dantza egiteko aukera zen eskatzen genuen gauza bakarra, baina zein baino zein eskuzabalago eta jatorrago azaldu zaizkigu baserritar guztiak. Aurtengo honek jarraipena izanen duelakoan gaude, horixe da behintzat gure nahia. Eskerrik beroenak guztiei eta hurrengo astelehen-iñote arte!

Goizuetako mozorroak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun