Leitzako Asketa Txiki abesbatzakoek Igualadako Els Verdums haur abesbatzarekin elkarretaratzea egin behar dute. Martxoaren 19, 20 eta 21ean, 50 kataluinar Leitzan izanen dira eta hainbat ekitaldi antolatu dira. Udaletxean ongi etorria eskainiko zaie eta bazkaria, jokuak, herri kirolak eta, nola ez, kontzertua ere izanen da. Martxoaren 20an, igandean, eguerdiko 12:00etan elizan haur hauek entzuteko aukera bikaina izanen da. Asketa Txiki abesbatzakoen etxeetan eginen dute lo eta ondoren, martxoaren 31tik apirilaren 3ra bitarte, leitzarrak joanen dira Igualadara eta bertako abesbatzako haurren etxeetan hartuko dituzte.