Euskararen ofizialtasuna

Juana Mari SAIZAR 2007ko ots. 20a, 09:56

Oinarriak plataformarekin bat egin du Udalak euskararen berreskurapenarekin nafar guztiak hizkuntza eskubide berberak izan ditzagun ziurtatzeko. Hori dena lortzeko hizkuntza plangintza eraginkorrak sortu eta horiek gauzatzeko beharrezko diren baliabide juridiko, ekonomiko eta pertsonalak ezarri behar direla uste du Udalak. Euskara Nafarroko lurralde osoan ofíziala izatea ziurtatu behar da. Hitz batean euskararen normalizazioa lortzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun