Egurra ateratzeko subasta egiten ari da Udala

Juana Mari SAIZAR 2007ko otsailaren 20a

Martxoaren 8an enkantean eta 15ean sesta eginen da

Otsaileko udal batzarrean jorratu ziren gai garrantzitsuak aipatuko ditugu. Artegi,Ebarreko borda, Merku, Iturtxo eta Larreko borda inguruetan egurra ateratzeko subastaren hasierako prezioa 28.908 eurokoa (gehi %8BEZ) da. Hiru motatako egurra du lote honek: haritz amerikarra, pinua eta izeia, 1.571 metro kubiko egur emango dutena. Lehenbiziko enkantea martxoaren 8an egin da eta sesta martxoaren 15ean arratsaldeko 6etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun