Korrika-14ri merezi bezalako harrera eginen zaio herrian larunbat honetan. Lehen aurreratu genuen bezala, gaueko 1:35etan ailegatuko da gurera euskararen aldeko ekimen haundi hau. Aurretik, eta giroa berotu asmoz, ekitaldiak prestatu dira herrian. Horrela, 17:30etan Marsal magoaren emanaldia izanen da ganbaran. Ondoren, Gaztetxean euskararen egoerari buruzko hitzaldia emanen da. Hau bukatu orduko triki-poteoa eginen da herri guzian barrena, eta 22:00ak aldera afari-pukaua eginen da Umore-Onan. Madalenako zubian hartuko dute goizuetarrek Korrikaren lekukoa lehen esandako orduan.