Korrikaren aldeko afaria antolatu zen martxoaren 5erako San Roke elkartean. Afari ondorean herriko paisaiak eta ihauteritako diapositibak “atzeko urteetakoak” ikusteko aukera izan genuen, baita Xabier Legarreta eta Aritz Zerain bertso kantari eta Ansa ahizpak kantuan entzuteko modua ere.