2004ko otsailean ireki zuten taberna Lola eta bere senarra Imanolek, denboraldi luzea itxita pasa ondoren bertako berrikuntzak zirela eta.
Lolak ekainaren 1ean, 5urte eta erdiko kontratua sinatu zuen Udalarekin bi aldeetako baten hutsegiteren bat sortu ezik. Hutsegitea horietako bat izan zitekeen hilabeteko errenta kopurua ez ordaintzea eta horrelaxe gertatu da. Udalak aurreratu omen zuen diru bat hasierako gastuentzat, baita argia eta telefono errezibuentzat, gero pixkanaka ordaintzeko akordioarekin, baina urtea pasa eta zorra eta iraileko errenta kittatu gabe zeukatenez, plenoan erabaki eta ordaintzeko 2005eko urtarrilaren bukaera arteko epea jarri zieten. Epea bukatu eta ordainketa egitekoa zegoenez, eta bestelako planteamendurik aurkeztu ez dutenez, udalak kontratua bertan behera uzteko erabakia hartu zuen. Apirilaren 14an bilduko dira plenoan plegu berria onartu eta lehenbailehen berriz enkantean ateratzeko asmoarekin.