UPNko udal taldeak 2004ko uztailean sortu ziren kontseilu irekietan parte ez hartzea erabaki du «Larrainen partehartzeak herriaren errealitate demokratikoa» aldatzen duelako. UPNren ustez, EA eta Aralarek sortutako kontseilu hauen bitartez, «herriaren gobernuan eta erabakiak hartzen uzten zaio legez kanpo dagoen kandidaturari». Alkateak hori gezurtatu eta kontseiluak «udala herritarrei irekitzeko» modua dela aipatu du.