Hazizurriaren aurkako txertoa hartzeko deialdia

Joseba URKIOLA 2007ko otsailaren 13a

2007. urtean barneratzearekin batera, Nafarroako hiriburuan eta inguruetan hazizurria edo “paperak” bezala izendatutako gaixotasun kutsakorrak presentzia handi xamarra izan du. Honek ekar ditzaken eragin kaltegarriak ekidite aldera, Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak, bereziki 1986, 1987 eta 1988.urtean jaiotako gazteei aipatutako gaixotasunaren aurkako txertoa hartzeko oharra plazaratu du.

Aipatu, Leitzako Osasun Etxetik bidali dituztela eskutitzak eta bertan argi jartzen duela zein diren gauzatu beharreko pausuak. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, Nafarroako Gobernuko web orrialdea eta kasu hauetarako ezarria dagoen telefonoa ere eskuragarri dauzka, nahi duen orok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun