Zine eskaintzak aurrera darrai

Joseba URKIOLA 2007ko otsailaren 13a

Inauterietako hutsartearen ostean, Leitzako zinemako emanaldiek bizirik diraute. Arduradunek hiru film hautatu dituzte, otsailean eskaintzeko. Otsaileko lehen asteburuan, “Infiltrados” luzemetraia ezaguna egon zen ikusgai. Pasa den asteburuan berriz, aurtengo Oscar sari ezagunetarako nahikoa protagonismo izan duen “Pequeña Miss Shunshine” filma ikusteko parada eduki zuten herritarrek.

Heldu den asteburuan eta otsailerako egituratutako zikloari amaiera emanez, “Un franco. 14 pesetas” Carlos Iglesias zuzendariaren luzemetraia pantailaratuko dute. Gogoratu emanaldiak betiko ordutegi eta egunean eskaintzen direla: ostiraletan 22:30ean eta igandetan 19:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun