Herri gehienetan datozen egunetan hasiko diren arren, gurean bukatu dira aurtengo ihotek. Urte bete luzea itxaron ondoren, lau egun koloretsu eta zoriontsuren ostean, berriro ere zain geratzea beste aukerarik ez dugu.
Aurtengoan ere ugariak izan dira, herriko kaleetan ikuskatu ahal izan diren mozorro eta atxaurek. Batzuek originaltasunaren aldeko apustu sendoa egin zuten. Beste batzuek berriz, armairuko ateak zabaldu eta aurreko urteetan eginiko lan eskerga berriro ere plazaratzeko erabakia hartu zuten.
Denak izan dira lau egun berezi horietako protagonista eta denak izan dira aintzat hartzekoak. Leitzaldera hurbildu ziren kanpotar askorentzako, baita mozorrotu ez ziren herritarrentzat ere, une eder eta gogoangarri batzuen sortzaile izan baitziren.