Industrialdea handitzeko lanak hastear daude

Juana Mari SAIZAR 2007ko otsailaren 13a

Eluseder industrialdea handitzeko lanak hastear daude. Obrak 14 hilabete iraungo dute eta Sukia enpresa gipuzkoarrak egingo ditu. Alkateak dioenez, «berez guk lehenago hasi nahi genuen baino nahiago izan dugu paper guztiak esku artean izan arte itxaron». Nafarroako Gobernuaren baimena aste honetan jasoko dutela ziurtatu du alkateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun