Inauteriak ere bukatu dira eta nahiz eta ez den jende gehiegirik ibili herriko gazteek ospatu dituzte. Larunbat goizen ongi gosaldu eta gero eskean ibili ziren baserrietan, bazkaldu ondoren musika egon zen sozidadean Basajaunen eskutik, eta herri afariaren ostean ere beren saioa egin zuen taldeak. Igande goizean herritik egin zuten buelta eskean, eta azken uneko ezustearen ondoren, azkenean Itxaso Onsalo eta Alaitz Olano herriko gazteak izan ziren musika jartzen. Eskea bukatuta bazkaria izan zuten gazteek soziedadean eta arratsaldean berriro ere Itxaso eta Alaitzen musikarekin alaitu zen giroa.