Zoragarria eta poztekoa benetan azkeneko aste hauetan herrian eman den eztabaida; Batzuk igande eguerdian hobea dela, beste batzuk zagi dantzari protagonismoa kentzen zaiola, zaharragokoek berriz, astearteko ohitura dela mozorrotzearena, gazteek berriz ezin dutela denera iritsi, denborarik ez dagoela… Mahai baten inguruan herri guztiko adin guztietako jendea, herriko inauterien inguruan hausnartzen eta berauek hobetu asmoz, bakoitza bere ekarpena egiten.
Benetan eredugarria herriko jai hauek daramaten bidea. Eredugarria horrexegatik, herritarronak direlako inauteriak eta herritarrok erabakitzen dugulako zer eta nola nahi dugun.
Nahiz eta azkenean asteartean izan aurten ere «karrozak», benetan jaien izaeran, izaera herritarrean, alegia, eman den irakasgaia ikustekoa izan da. Honela kudeatzen jarraitzen badugu herriko jai guztiak, lasai egon, herria izango da hemen irabazle nagusia. Besterik gabe, zorionak denoi, eta dudarik gabe; Jaiak herritik eta herriarentzat!! Gora Goizuetako inauteriak!!
Gorka Irazusta L.
Goizutako mozorroak