Gutun honen bitartez adierazi nahi genuke herriko Udalak herrian jarritako hainbat kartelekin ez gatozela bat. Izan ere, gaur egun Goizueta bezalako herri euskaldun batean denok ulertzen dugu euskara eta ez dugu beharrezkoa ikusten hizkuntza arrotzeko seinalerik jartzea, honako hiru kasu hauek bezala: Suhiltzaileen egoitzan ageri zaigun «bomberos/ suhiltzaileak». Pilota-plazako markagailua, hau gainera español hutsez idatzia. Sendagilearen etxean dagoen plaka, hau ere bi hizkuntzetan idatzia.
Gainera, kontutan hartu beharko genuke, gure helburua Euskal Herri euskaldun bat eraikitzea dela. Honengatik, iruditzen zaigu, guztion eginbeharra dela gure hizkuntzaren aldeko eta berauen erabileraren aldeko aurrerapausoak ematea.
Hau dela eta, Udalarengana zuzendu gara beraiek ere euskararen aldeko konpromisoa har dezaten eskatzeko eta kartel hauek euskara hutsean jar ditzaten.
Beraz, gure eskaria kontutan hartuko dutelakoan eta hurrengo batean akatsa errepikatuko ez delakoan agurtzen gara.
Bide batez, zure herrian ere euskararen aldeko ekintzak burutu daitezen animatzen zaitugu.
Goizuetako Segi