Lehenbiziko aizkolari txapelduna hil da

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 5a

TTIPI TTAPA

Martin GARTZIARENA

Martxoaren 28an, Pazko Astelehenean hil zen Martin Gartziarena Labaien, 77 urte zituela. Gorriztaran auzoko Lesakenea baserrian jaio eta bertan ezkonduta bizi zen Gartziarena. Bere denboran, aizkolari handia izan zen eta 1950. urtean egin zen lehendabiziko Aizkolari Txapelketa berak eskuratu zuen. Iurrebaso, Korta, Luxia, Arria... garaikideekin jokatutako apustuetan garaile atera zen, Tolosako zezen-plaza gainezka bete ondotik. Punta-puntako aizkolaria izatera iritsi baldin bazen ere, gazterik erretiratu zen Gartziarena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun