Aurrerako pilotariak txapeldun

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 5a

Paleta gomako Euskal Herriko txapela eskuratu zuten Iera Agirre Iturriagak eta Saioa Iraola Urkiolak, Ordizian jokatutako finalean. 2003an kadete mailako Euskal Herriko kluben arteko txapelketa irabazi zuten Aurreraren izenean, beraz bigarren txapel handia da neska bikotearentzat.

Eskuz, Belateren txapelketan benjamin eta infantil mailan txapeldun izan dira Mikel Sagastibeltza eta Anartz Olano eta Ander Aranburu eta Jon Jaunarena. Kadetetan, azpitxapeldun izan ziren Xabier Alustiza eta Migel Olano.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun