Igande honetan, apirilaren 10ean eginen da Aurrera elkarteak antolatutako XXVII. Herri Krosa. 10:15etan benjaminak abiatuko dira, 10:30etan alebin eta infantilak eta 11:15etan kadete, junior, senior eta beterano kategorietakoak. 200 korrikalaritik gora espero da. 13:00etan sari banaketa eginen da eta 14:30etan bazkaria Musunzarren.
Sariei dagokienez, senior mailan gizonezkoen irabazleak 200 euro jasoko ditu, 140 bigarrenak, 80 hirugarrenak, 50 laugarrenak eta 35 bosgarrenak. Emakumeen artean garaile denak 100 euro jasoko ditu, 70 bigarrenak, 40 hirugarrenak, 25 laugarrenak eta 18 bosgarrenak. Horretaz gain, Andres Perezen marka hausteagatik (29:49) antolatzaileek 160 euroko saria emanen dute. Senior mailako gizonek 10 kilometro eta emakumeek 5 eginen dituzte.