Iazko edizioan, lehenengoan, Txino izenaz ezagutzen den auzoko fiestek jasotako erantzun ederra ikusirik aurten ere antolatzea erabaki dute herriko hainbat erakundek. Ostirala 15ean, Zubiondo tabernan jokatuko den mus txapelketak emanen dio hasiera jaiari. Arkumea eta txuletak egonen dira jokoan. Larunbatean, egun nagusian, 12etan itxaferoa botako da. Ondoren, lerro hauek idazterakoan zehaztu gabe zegoen ekitaldia eginen da, eta 14:30etan herri bazkaria izanen da auzoko frontoian. Arratsaldekoa eta gauekoa aipatuz esan, Mikel Salaberriren eskutik etorriko dela bazkal ondoren hasiko den dantzaldia. 20:00etan berriz, triki-bertso-poteoa eginen da, eta gauean, aurtengo jaiei bukaera emateko, rock kontzertua Stupenda Jones eta beste hainbat talderekin.