Beste Iruña taldeko Antonio Etxeberria korrikalaria erraz nagusitu zen apirilaren 10ean Leitzan egin zen 27. Herri Krosean. probako 10 kilometroak 31 minutu eta 15 segundutan egin zituen, Andres Perezek 1996an egin zuen markatik (29:49) urrun. Bigarren postua Raul Amatrainentzat izan zen (32:46) eta Jose Javier Cuadradok osatu zuen senior gizonezkoen podiuma (32:54).
Emakumeen senior kategorian, Amaia Insausti izan zen garaile, 5 kilometroak 18 minutu eta 38 segundutan egin ondotik. Bigarren postua Marta Muñozek eskuratu zuen (19:18) eta hirugarrena Izaskun Zubeldiak (23:10).
Kadetetan, mutikoetan Jon Zufiaurre izan zen txapeldun (12:28), Pablo Aiestaranen aurretik (19:37) eta nesketan Maria Arrieta gailendu zen (9:29), Sara Martinez (11:16) eta Itziar Urrizen (11:28) aurretik.
Mutilen junior mailan, Mikel Iriarte izan zen irabazle (34:55), Joseba Lazkano bigarren (35:29) eta Mikel Sagastibeltza hirugarren (36:22).
Dena den, Leitzan egin zuen hotza kontuan hartuz, partehartzaile guziek ere meritu ederra izan zuten.