Herri inguruan mendi itzuli polita egiteko modua bada

Juana Mari SAIZAR 2007ko otsailaren 5a

Okabioko maldetatik ateratako irudia. TTIPI TTAPA

Gure herria hobeki ezagutzeko, seguruenik gutxitan egin duzuen ibilbidea azalduko dugu.

Patxikuenea parean errepidea utzi eta eskuin aldera, autobidaren azpitik Larrekoborda aldera, abiatu beahr da. Ezker alde hartu eta 675 metrora dagoen Urtezahar leporaino joan behar da. Eskuinera jo eta mugaz muga segitu Hiru Pagoetaraino (845 metro). Handik Soromugarrieta eta Axusteko leporaino, eta hortik azkeneko gailurra joko dugu. Altxaño edo Guratz gaina (956 metro). Hemen Gorriti Leitza eta Aresoko mugarria dago, baita buzoi ttiki bat ere. Hemendik goitik beherako ibilaldia hasten da eta kontuz ibili behar da hainbat bide baitaude, eta okerra hartuz gero, bertze edozein herritan azaldu daiteke.

Gaiñarbeko mendi aldera joko dugu, eskuin aldera abiatuz, eta pista alde batera utziz, Astomela erreka segituz herrira ailegatuko gara bueltan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun