Gazte mailan irabazle Urrezko Aizkolariak txapelketan

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 5a

Utzitako argazkiak

Jon Rekondo aizkolari leitzarrak irabazi zuen 20 urtez beherako Urrezko Aizkolarien txapela, apirilaren 10ean Zumaian jokatutako finalean oso erraz menderatu baitzuen Mugertza II.a mutrikuarra. Lau kana-erdiko eta bi 45 ontzako moztu behar zituzten. Leitzarrak lehen enborretik erakutsi zuen bere nagusitasuna eta lan erdietarako minutu eta 15 segunduko abantaila zuen Rekondok. Hortik aurrera, aldeari eutsi ez ezik handitu ere egin zuen eta 14 minutu eta 18 segundutan bukatu zituen lanak. Mugertzak 2 minutu eta 16 segundu gehiago behar izan zituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun