Abel Barriola eskuz banakako Txapelketatik kanpo utzi dute. Orkatilan min hartu eta jokatzeko moduan ez zegoela argudiatuta, joan den ostiralean Gonzalezen kontra jokatzekoa zen partida atzeratzea eskatu zioten EPELi leitzarrak berak eta Aspe enpresak. EPELeko epaileak ez du atzerapena onartu, eta partida bertan behera geratu da. Horrenbestez, Gonzalezi partida irabazitzat eman dioten. Aurtengo Buruz Buruko Pilota Txapelketan finala ez zen beste partidarik ez zela atzeratuko finkatu zuen EPELek arautegian. Halere, Aspe pilota enpresa saiatu da atzerapena lortzen, Abel Barriola ez zegoelako partida jokatzeko moduan. Oinatz Bengoetxeak Lasaren kontra galdu zuela kontuan hartuz, ordezkaririk gabe gelditu gara.