Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Euskara Zerbitzuak antolatuta, Pamiela argitaletxeak prestatutako «Liburu bat egiten» erakusketa ikusgai dago udaletxeko batzar aretoan apirilaren 18, 19, 20 eta 21ean. Goizetan Institutuko ikasleak pasatuko dira erakusketa ikustera, hamar talde guzira eta 18:30etatik 20:30etara ikusi nahi duen guziarentzat zabalik dago. Liburu bat egiteko prozesua xehetasun guztiekin eta modu erraz batean azaldu nahi da erakusketa honetan, hasi norbaitek liburua idazten duenetik eta irakurleen eskuertara ailegatzen den arte. Erakusketak 25 hormirudi ditu eta horretaz gainera, hainbat materialetak laginak ere erakutsiko dira. Autore askoren jatorrizko zuzenketak eta liburuak ilustratzeko erabili diren jatorrizko marrazkiak ere ikusgai izanen dira.