Eskolako neska-mutikoek bete beteko partehartzea izan dute apirilaren azken astean egin diren bi ekitaldi nagusietan. Xalto Irratitik ume guziak igaro dira txandan txandan, eta hainbat berri, kantu, elkarrizketa… aditzeko aukera izan dute herritarrek. Goxalik berriz, ekintza asko antolatu ditu Liburuaren Egunaren inguruan, hala nola, eskulan bereziak, ipuinak egitea eta hauen erakusketa, joku kooperatiboak, ipuin kontalariak, etabar…
Aipatu behar da, bestalde, Leitza, Areso eta Goizuetako eskoletako ikasleen arteko urteroko topaketa Leitzan izanen dela aurten maiatzaren 14an.