Maiatzaren 6tik 21era, bi asteko kanpaina eginen da «Leitzan harrobirik bai ala ez?» galderaren erantzuna alde batera edo bestera makurtzeko. Eta itxura guztien arabera, bi aste hauetan giroa dezente berotuko da. Hasteko, maiatzaren 5ean Udaletxean bilera egitea eskatu du Albiñoko Harrobia egin nahi duen Convial enpresak. Bilera horretan elkartu ko dira Leitzako alkate-zinegotziak eta baita Herri-kontsultaren aldeko Taldeko eta Larraingo ordezkariak ere Convialekoekin. Ageri denez, hauteskunde kanpainan aktiboki parte hartu nahi du Convialek, eta bere proiektuaren aldeko informazio kanpaina eginen du.
Bestalde, alderdi politikoek ere buru-belarri sartuko dira kanpainan hurrengo bi asteotan. UPNk ez du azkeneko momentura arte argituko galdeketa honetan ez parte-hartzea eskatuko dien bere jarraitzaileei, edo bestela, Leitzan harrobiak egitearen aldeko botoa eskatuko duen. Printzipioz, ezaguna da UPNren postura harrobien aldekoa dela.
Azkenik, harrobirik ez egitearen alde posizionatu dira Aralar, Larrain eta Herri-kontsultaren aldeko Taldea. Orohar, galdeketa egitea bera «aurrekari garrantzit
sua» dela baloratzen dute, eta «jendeak parte hartzea inportantea» dela ikusten dute. Dena den, Leitzan harrobirik eginen balitz, abantaila baino askoz ere kalte gehiago ekarriko dutela arrazoitzen dute.