Herritik Goikogaina bitarteko karreteraren hainbat zatitan kunetak ormigoitzen hasi berriak dira Nafarroako Gobernuko langileak. Lanak bukatzen direnean orain baino seguruagoa izanen da errepide hau, baina bien bitartean, hilabete pare batetan, oztopoak, geldialdiak eta mozketak jasan beharko dituzte hortik zirkulatzen dutenek. Horrela jakinarazi du Udalak bando baten bitartez.