Bardeetara irteera antolatu du Umore Onak ekainaren 4-5eko astebururako

Esteban AROTZENA 2007ko otsailaren 2a

Bardeetan barrena oinez edo bizikletaz ibiliz eta Argedasko parke naturala ikusiz ahaztezina izan daitekeen asteburua igaro nahi duenarentzat aukera ederra eskaintzen du Umore-Ona elkarteak ekainaren 4 eta 5ean eginen den bidaian.

Virgen del Yugo aterpetxeko loa, autobusa, larunbateko afaria eta igandeko gosariak 26 euro balioko dute. Amaiarenean izena ematerakoan botako dira 10, eta gainerakoa, txangoaren egunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun