Ikastolako ikasleen argazkiak CDan bilduak

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 2a

Mikel Deuna ikastolako 1981 eta 1991 urte bitarteko ikasleen argazkiak CD batean jaso ditu urte haietan irakasle zen Mikel Ilarregi irakasleak, eta nahi duen guztiarentzat eskura jarri: horretarako nahiko omen da Maimur edo Astiz liburudendetan edo Karrape Irratian bizena eman eta eskaera egitea. Ikasle-ohien elkarretaratze batean bota omen zituen argazkiak eta eskaria ikusita, sailkatu eta 417 argazkiko bilduma prestatu du. Materialaren gastuak ordaintzeko, 10 euro ordaindu behar omen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun