Leitzako Udalak, apirilean egindako batzarrean, Guardia Zibilak «herritarrengan eragindako mehatxu eta beldurra, eta egoera arriskutsua» salatu eta «Leitzatik, Euskal herri osotik bezala, joan dadin» eskatu zuen.
Larrain herri plataformak aurkeztutako mozioaren arabera, apirilaren 24an «ordu ttikitan sirena joka, gero herri erdian kontrola jarri eta ondoren Guardia Zibileko hiru agente, uniforme osoarekin, Leitzan tabernaz taberna ibili ziren, edanak, bertako langile eta bezeroak izutuz».
Azkenean, Torrea tabernan guardia zibileko beste patruila bat azaldu eta eraman zituen hiru lankideak. Mozioa oso-osorik onartu zuten Aralarek eta EAK. UPNk ere bat egin zuen mozioarekin, gertakizunen salaketari dagokionez behinipein.