Udalak ofizial administraria eta zerbitzu anitzetako langile lanpostuak betetzeko lehiaketa deialdia egin du, bi udal langileren ordezkapenek egiteko. Bi lanpostu hauetarako, 5 hilabetetarako behin behineko lan kontratua eskaintzen du, eta deialdi honek ordezkapenetarako lan poltsa osatzeko ere baliagarria izanen dela jakinarazi dute.
Ofizial administrariaren ordezkapena egiteko, Lanbide Heziketako II edo bakiokidearen tituluaren jabe izan behar omen da eta C mailako soldata izanen du. Curriculum osatua maiatzaren 27ko 13:00etarako aurkeztu behar da; Zerbitzu anitzetako langilearen lanposturako, berriz, Graduatu eskolarra edo baliokidea behar da, eta D mailako soldata eskaintzen dute. Dokumentazioa aurkezteko epea, hilaren 23ko 13:00etan bukatzen da. Bi lanpostuetan euskara jakitea guztiz beharrezko da.