40.355 kilo traste handi

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 2a

Iaz Leitzan 40.355 kilo traste handi bildu ziren eta hauetatik, 12.495 kilo berreskuratu ziren, uztailean horretan hasi zirenetik. Izan ere, bilketa kopuruei dagokienez, lehengo urte osoko datuak daude jasota, baina traste hauek berreskuratzen uztailetik aurrera hasi ziren Emauseko Traperoak. Ordura arte, kalean edo industrialdean pilatuta egoten ziren traste handiak, beren berreskurapena ezinezko eginez.

Zerbitzu hau hilabeteko bigarren eta laugarren asteazkenetan eskaintzen dute traperoek. Aurretik 012ra deitu behar dela, datuak emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun