Aresoko sokatira tiralari gaztea istripuan hil da

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 1a

TTIPI TTAPA

Maiatzaren 19ko gauean, Aresoko sokatira taldearekin entrenamendua egin eta etxera bizikletan zihoala auto batek jo, eta biharamon goizean hil zen Joseba Olazabal Caballero tiralaria, 25 urte zituela. Heriotza horren ondorioz, bertan behera geratu zen asteburu horretan Zamudion jokatu behar zen Lauko lur gaineko sokatira txapelketako jardunaldia, Aresoko taldeak ere parte hartzen baitu txapelketa honetan. Joseba Olazabal 15 urte zituela hasi zen sokatiran, Aresoko goma gaineko taldearekin eta hainbat txapel irabazi zituen. Aresoko taldea lur gainera pasatu zenean, Olazabalek lanean segitu zuen taldean. Horren ondorioz, joan den urteko argazkian Euskadiko 560 kilokoa irabazi ondotik ageri den bezala, txapelak pilatzen segitu zuen. Heriotz honek samindurik eta atsekabeturik utzi du herri kirolaren mundua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun