Joseba Olazabal Caballero kirolariaren heriotzak gogor astindu du herria

Juana Mari SAIZAR 2007ko otsailaren 1a

Joseba Olazabal, kamarari begira, sokatira taldearen entrenamendu batean. TTIPI TTAPA

Bizikletan zihoala auto batek jo eta istripuan hil zen sokatira taldeko gaztea

Joseba Olazabal, herriko kirolari gaztea, 25 urterekin galdu du bizia istripu batean, berak maite zuen kirola egiten. Bere heriotzak ordea, beste batzuen bizia ekarri du, bere gorputzeko organoek besteei zoriona ekarri baitie. Bere familia, herrikoa den bere neska, sokatira taldea eta lagunak gogor astindu ditu berri honek. Azken agurra txundigarria izan da, zer nolako jendetza mugitu zen elkartasuna adieraztera, elizako barrena eta kanpoko aldeak beteta… Eskerrak aurretik pentsatzen zela zer nolako auto ilarak sortuko ziren, eta antolakuntza martxan jarri zela. Kanpotik etorritako autoak 420tik gora izan omen ziren. Heriotza honek gogoeta egiteko balio izango al du? Egun horietan ikusi diren maitasun eta elkartasuna, eguneroko bizitzan erabiliz gero, ez ote litzateke desberdina izango gure bizimodua?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun