Mus txapelketa

Esteban AROTZENA 2007ko otsailaren 1a

Ekainaren 11ko 17:00etan hasiko da Umore Onak antolatzen duen mus txapelketaren aurtengo edizioa. Txapelketaren berezitasuna ez da bakarrik ordutegia izanen. Sariak ere ez baitira nolanahikoak. Nekazaritza turismo etxe batean lau lagunek asteburua igarotzeko txartela eskuratuko du bikote txapeldunak. Azpitxapeldunek berriz, punta-puntako jatetxe batean bi otordu izanen dute saritzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun