Bere garaian ttipi-ttapan agertutako Lubineko frontoiaren berritze proiektuak bi enpresen eskaintzak jaso ditu. Zabala y Goikoetxearena 218.330 eurokoa eta L&M Ingenieric enpresarena 198.371 eurokoa. Udalbatzak bere azken plenoan, bigarren honi eman zion aipatutako obra. Bost hilabeteko epea izanen du Altsasuko enpresa honek lanak bukatzeko.