Dagoeneko milaka eta milaka euskal herritarrek eta ia berrehun goizuetarrek patrikan daramaten euskal karneta, EHNA alegia, udalak berak tramitatuko du hemendik aurrera. Horretarako bulego orduetan joan behar da Herriko Etxera, eta orain arte bezala, errolda edo enpadronamendua, hiru argazki eta 15 euro beharko dira euskal naziotasunaren agiri hau eskuratu ahal izateko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!