Urtero bezala, 2005ean ere Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Euskara Zerbitzuak durulaguntza emanen dio errotulua euskaraz jarri eta eskaera egiten duen herritarrari. Etxeetako eta baserrietako izena euskaraz jarriz gero, euskara zerbitzuak errotuluaren %50 ordainduko du. Gehienez ere 130 euroko laguntza emanen da. Saltokietako izena euskara hutsez jarriz gero %50 ordainduko du. Gehienez ere 210 euroko lagutza emanen da. Errotuluez gain, diruz lagunduko da, proportzio berean, autoan, furgonetan edo kamioian enpresaren izena jartzea edo idaztea. Eskaerak Euskara Zerbitzuan eginen dira (948 510814 edo leitzaldea@euskalnet.net). Beste aldetik, UEUn izena ematen duten ikasleentzako ere dirulaguntzak emanen ditu Euskara Zerbitzuak.