Urteko lehen osoko bilkura

Joseba URKIOLA 2007ko urtarrilaren 26a

k osoko bilkura urtarrileko bigarren astean burutu zen. Hiru izan ziren Udalak onartutako mozioak. Batetik, Nafarroako Sartaguda herrian aurki eraikiko duten “Oroimenaren Parkea” delakoa eraikitzeko, bertako arduradunei dirulaguntza ematea onartu zuten. Gune honetan, Nafarroako Parlamentuak 2003an onartu bezala, Espainiako Gerra Zibilean fusilatutako lagunak hartuko dituzte aintzat. Bestetik, herriko etxebizitzen alokairuen inguruko ere mozioa onartu zuten. Ideia honen proposamena, Larrain Herri Plataformak egin zuen, hutsik dauden etxeak bete eta etxebizitzarik ez duten herritarrei horretarako eskubidea bermatzeko.

Azkenik, Itziar Larraz eta Unai Errea abokatuak aske uzteko mozioa ere onartu zen, Larrain Herri Plataformak plazaratutakoa. UPNko hiru zinegotziak LeitzakoUdaleko Areto Nagusitik irten egin ziren. Hartara, hirugarren mozio hau, herriko beste alderdien artean izan zen onetsia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun