Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak, farmaziei dagozkien zaintzen plangintzan aldaketa berritzaile bat ezarri du. Hau horrela, herri bakarreko edo oso gertuko herrien artean txandak burutu beharrean, hainbat herritako farmazien artean gauzatuko dituzte egin beharreko txandak. Osasun Sailak egituratua daukan araudiaren arabera, farmazia batek bere zaintza burutzerakoan, legez, edozein herritarrengatik 20 minutuko distantziara egon daiteke. Horrela; Leitza, Areso, Lekunberri, Irurtzun, Goizueta eta Arribeko farmaziei dagozkien zaintzak bateratu egin dituzte eta heldu diren asteetan, elkar txandakatuaz burutuko dituzte beren egin beharrak. Dena den, aste bakoitzean zaintza egiteko konpromezua nork daukan egokiro zehazteko, adituek 112 telefonora hotsegiteko gomendatzen dute.