Gaztetxeak kantu afaria antolatu du ostiral honetarako

Esteban AROTZENA 2007ko urtarrilaren 26a

Umore Ona elkartean burutuko den kantu afaria antolatu du Gaztetxeak ostiral honetarako, otsailak 2.

Nafarroako Kantuzale Elkartearen eskutik heldu den «Gazteak kantan» kanpainaren barrenekoa da ostiraleko ekitaldia. Gartxot eta Edorta abeslariek emanen diete hasiera kantu ezberdinei eta afalkideek abestuko dute hauekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun