Umeen heziketa eta hauek eta gurasoen arteko harremanei buruzko hitzaldiek aurreko aldietan lortutako arrakasta ikusirik, gai beretsuko hainbat emanaldi berriz antolatzeari ekin diote gurasoen elkarteek, Gizarte Zerbitzuak, “Elkarbizitzaren Planako” kideak, eta eskolakola berak osatutako lan taldeak.
Hiru hitzaldikoa izanen da aurtengo zikloa eta guztiak eskolako jangelan burutuko dira 15:00etatik 16:30erako ordutegian. Lehenengo hitzaldia, otsailaren 8an, Nerea Zuazuaren esku egonen da «Agresibitatea eta biolentzia; tolerantzian eta errespetuan oinarritutako heziketa” izenburuarekin. Beste biak berriz, Amaia Vazquezek emanen ditu martxoaren 1ean eta 8an (ez 15ean hasieran iragarri zen bezala). “Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioaz” mintzatuko da soziologa ezaguna. Antolatzaileek diotenez, aipatutako ordutegi horretan haurtzaindegia martxan egonen da, baina hitzaldietan parte hartzen ari diren gurasoen umeentzat bakarrik.