Santiburtzio pestak iragarriko dituen Plazaola aldizkariko azal lehiaketara lanak aurkezteko epea San Juan eguna arte zabalik dago. Leitzarrek parte har dezakete lehiaketa honetan eta gehienez ere bi marrazki aurkezten ahal dituzte. 16 urtez beherakoen lanak aldizkariaren barrenean sartuko dira eta 16 urtez gorakoena azalean. Egun berean bukatuko da aldizkarirako idazlanak aurkezteko epea ere. Lan guziak Aurrerako buzoian utzi behar dira.