2005-2008 Hirurteko Plana

Kontxi KLABER 2007ko urtarrilaren 23a

2005-2008ko planean hainbat lan eskatu zituen Udalak, baina hasiera batean bakarra onartu du Nafarroako Gobernuak. Suro auzorako ur depositoa egiteko 200.000 euroko diru-sail bat dago sartua Hirurteko Plan honetan Aranoko udalarentzat eta ea zorte pixka batekin proiektu hau aurrera eramatea lortzen duten.

Beste aldetik, kaleko argiteriaren berrikuntzak (herrirako, beheko herrirako, Bentaberrirako eta Suro auzorako), zerrenda batean txandaren zain gelditu dira eta ez da erraza ikusten hau aurrera eramatea.

Herriko plazaren berrikuntza lanekin ere gauza bera gertatu da, erreserban gelditu direla, alegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun