Hilerria berritzeko asmoa du Udalak. 450 m2 handituko da Seroneko baratza aldera, argi indarra eta iturri bat ere proiektuan sartuak daude, baita ezinduak eta adineko jendeekin gogoratuz arrapala jartzea ere, eta bertaraino kotxea joateko aukera izango da. Kanposantua konpontzeko 210.595 euroko aurrekontua dago ezarrita eta 58.969 euroko diru laguntza jasoko du udalak Nafarroako Gobernutik. Obrak azaroa baino lehen hasi beharko dute.