Soka tira taldeak lauko euskadiko txapelketan 300 kiloko finalean ez zuen jokatu ahal izan Joseba Olazabalen heriotza zela eta. Talde guztia bildu eta eztabaidatu ondoren jarraitzea erabaki zuten eta 320 kiloko txapelketan, Areso B, txapeldun ordea suertatu zen. Nuarbe eta Areso taldeak Suitzara joan dira, hango Mosnen taldeak 25 urteurrena ospatu nahi zuelako. Ekainaren11n, bi pisutako txapela jokatu dute, 600 eta 680 kilokoa. Biharamonean, 640 kiloko txapelketa jokatzekoa zuten.