Eluseder industrialdea handitzeko, lur zorua bezain garrantzitsua da ura. Beraz, geologo talde bat lan honetan aritu da eta 160 metroko sakoneran erreka bat aurkitu omen du. Honen emaria 40 litrokoa omen da. Froga gehiago egin behar dituzte dena ongi aztertzeko. Hau dena horrela izanda hurrengo pausoa empresa berriak nola ekarri eta zer eskaintzen zaien azaltzea da. Beste lan taldea mugitzen ari da horretarako han eta hemen. Ea denbora gutxi barru mugimendua hasten den eta errepidea moldatzeko diru laguntzak handitzen dituen Nafarroako Gobernuak.