Goizuetako nekazaritzaren egoeraren aurrean deus haundirik ospatzeko ez baldin badago ere, 30 baserritar elkartu ziren Txoko tabernako mahai bueltan San Isidro egunean. Gazte gutxi eta afaltiar guztien ahotan kontu bera: «baserrian gero eta lan gehiago egiten dugu, gero eta etekin murritzagoak lortzeko. Honela ez dago luzaroan segitzerik». halere, kontu triste hauek ederki ahaztu ziren afaria aurrera joan ahalean.